XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orfidal, kaxa bat. - Tiento, amaitzen ari zaizu eta.

Ez dut landareak erregaiatzeko astirik izan. Egingo al zenuke zuk zeuk?.

: Dutxatu zaitez! Bihotz-bihotzez, zure, Juana.

Gutunak eraman zituen lan-gelara. Begiratu egin zituen.

Damianoren gutuna. Zerri arrania.

Ingeles argitaletxe bateko gutuna.

Seguru nire erruz amaitu ez duen itzulpenari buruzkoa dela.

Tarjeta bat.

Izeba Luciaren gutuna.

Eta... amarena ere bai, niretzat.

Lurrean eseri eta amaren gutuna ireki zuen.

Paula maitea: Bruselas-en gaude, bizitza normala egiten hasiak ia-ia.

Gustatuko zaizu etxea. Oso berria da eta lorategia eta piszina ditu.

Ez duzu Clararekin lo egin beharko.

Hemen bakoitzak zeuen gela izango duzue.

Oso gertu dago etxea aitaren bulegotik.

Badakizu Unibertsitateak ez duela askorako ematen.

Eta aitak urte gehiegi eman ditu bertan.

Orain erosiko dizkizut erropa polita, eta diskoak, eta atsegin dituzun gauza guzti horiek.

Izebak lur jota zaudela esan dit.